Uztailak 22 (75. urteurreneko data zehatza)
19:00: Udalbatzaren ezohiko osoko bilkura “Euskal Herriaren bakerako eskubidearen inguruko Andikonako adierazpena” onartzeko.
19:30: “Gerra zibila Otxandion” liburuaren aurkezpena Bolaleku aretoan.
22:30: Oroitzapen ekitaldia Andikona plazan, herriko artista eta talde kulturalen partehartzeaz. Bertan, herritarrek egindako laburmetrai-dokumentala ere aurkeztuko da.
Uztailak 24:
13:00: Ekitaldi instituzionala Andikona plazan. Plazaren inaugurazioa “Heriotza zerutik etorri jakun” eskulturarekin batera. Nestor Basterretxearen eta ordezkari politiko eta instituzional desberdinen partehartzea aurreikusten da, baita memoria historikoaren berreskurapenean zelan edo halan lanean diharduten elkarte desberdinena ere.
70. hamarkadaren amaieran gizarte zibiletik sortu zen ekitaldi honek, bost urteko zikloa itxita, merezi duen izaera instituzionala izango du aurtendik aurrera. Edozein ekitaldi instituzionalek eskatzen duen eran, aukera politiko zein erlijio fedeen gainetik neutrala behar du izan, bateratzailea. Hori dela eta, komunitate kristauari aldez aurretik jakinarazita, aurten ez da abadearen partehartzerik izango Andikonako ekitaldian.