Udal administrazioak eraikina erosteko aukeraren inguruan jarritako aitzakiari dagokionez, zinegotziak interes orokorreko balizko inbertsioak gogorarazi ditu, besteak beste, Alondegia eraikitzeak izan zuen 30 milioi euroko gainkostua hasierako aurrekontuarekiko edota World Series Bilbao Urban Circuit lasterketaren porrota, “alkateari ez zitzaion hain larria iruditu sei milioi euroko galera Bilbo Scalextrix batean eraldatzea otu zitzaionean”.