Doako zaintzak, batez ere amonena, baldintza prekarioetan eginiko etxeko lanarekin batera egungo zaintza ereduaren rol nagusia betetzen du menpekotasunak eragindako arduraz ari garenean. Etxeko lanak kontratatzeari dagokionez, oso lanpostu prekarioak izan dira beti, bestelako aukera profesionalik ez duten emakumeek hartutakoak, emakume etorkinak gero eta gehiago. Testu honetan egoera eta gure gizartearen jasangarritasunerako funtsezkoa den emakumezkoen lan sektore baten aldarrikapenak ulertzeko gakoak ematen dira.