Alternatibako bozeramaile Amaia Agirresarobek Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak Abortuaren Legearen erreformaz gaur eginiko adierazpenak salatu ditu, eta “lots
2012ko urtarrilean gaurkotuta: PPren Gobernuak erreforma larriak bultzatzen dabilela eta patronalak eskakizun berriak behin eta berriro plazaratzen dit
Sustapen Ministerioa kontuan hartu gabe, azpimarratzekoa da murrizketa handienak pairatu dituztenak egoera ekonomikoa gainditu eta herritarren ongizatea bermatzeko berebiziko garrantzia dutenak izatea. Gehienei ez zaie harrigarria irudituko PPk Hezkuntzan eta Osasunean murriztea, kanpainan agindutakoaren aurkakoa bada ere. Mendekotasun Legea ere dekretu bidez geldiarazi dute, eta ondorioz mendekotasun moderatuaren maila larriena pairatzen dutenek diru-laguntzak askoz beranduago jasoko dituzte.
Matuterentzat “deitoragarria” da urtean 9.000 euro gordin baino gutxiago kobratzen duten langileen erosteko ahalmena, berez hirugarren munduko herrien parekoa, hirugarren urtez jarraian murriztea, Zapaterok ez baitzuen Gutxieneko Soldata KPIaren arabera gaurkotu.
Oskar Matutek alderdiaren ikuspegiaren berri eman du, “Amaiurrek subiranismo ezkertiarrak inoiz izandako emaitzarik onenak, emaitza historikoak, lortu” dituela nabarmenduta. Alternatibak maiatzean abiatutako garai politiko berriaren ildo beretik kokatu ditu emaitza onak eta “orduan bezala, alde guztien batuketa baino gehiago” izan dela ohartarazi du.
Negoziazio kolektiboa arautuko duen Lege Dekretua onartu izanak, lan merkatuaren eta pentsioen erreformekin batera, enpresaburu eta kapitalaren eskubideak gehiengo sozialen gainetik jartzen dituen infernuko zirkulua itxi du. Finantzen krisiak mahai gainean jarri du, argi eta garbi, kapitalismoak ez duela inolako mugarik eta gutizia dela azpian duen oinarri etiko bakarra.
Alternatibako bozeramaile Oskar Matutek “langileen aurkako eraso berria” salatu du, Madrilen atzo onartu zuten hitzarmen kolektiboaren erreformaren harira.