VI. EKOZINEMALDIA
VI. EKOZINELAMDIA
2012 otsailak 20-martxoak 4
Beste urte bat, beste EkoZinemaldi bat. Seigarrena. Hasi ginenean, ez genuen espero horrenbeste iraungo zuenik, baina bistakoa da egoera larriagoa bihurtu dela, beraz, hemendik aurrera, horrelako guneak eta egitasmoak ezinbestekoak izango dira gertatzen dena ezagutzeko. Eta gertatzen dena inoiz baino larriagoa da, krisialdi deritzon honek hemen jarraituko duelako, ereduaren porrota baita. Ez da soilik krisialdi ekonomikoa, baizik eta baliabideena ere bai. Baliabide asko murrizketen eremuan sartu dira: petrolioa, gasa, uranioa, kobrea, burdina, urrea eta abar.. Edonon, baliabide gehiago eta zailenak eskuratzeko proposamen desberdinak ikusten ari gara.. Inoiz ez dute kontuan hartu baliabide hauek ustiatzeak eragin zitzakeen kalteak, hortaz, orain are gutxiago. Gauza bera jendarteari dagokionez, baliabide horiek lapurtzen baitizkiote, edo ustiarazi edo ingurumena hondatuPetrolioa ustiatzeko, oihanean gero eta barrurago sartzen dira dena suntsituz. Era berean, elikagaiak erregaiak ekoiztera bideratzen dira. Bestetik, meatzea ustiatzeko, dena kentzen da, lur guztia eta bertan dagoena (ingurumenak, herriak, baratzak) zulo batetik desagerraraziz
Lehenengo kasua (petrolioaren ustiapenaren eragina) jorratzen dute Amanece Dignidad, Sucumbíos eta Sweet Crude filmek. Bigarren kasua Indonesian zeharreko palmondo afrikarraren hedapena dugu, eta horren isla Palm Off filma. Beste kasuaren adibidea zerura irekitako meatzaritza da, El Oro o la vida filmaren gaia, Erdialdeko Amerikan urrea ustiatzeko sortutako triskantza.
Azken baliabideak ustiatzeko ahalegina edo hauek baino prozesu garestiagoen adibideak hemen ere badauzkagu, ez Hegoaldean soilik. Horien adibide dira hausketa hidraulikoa (Fraking) edo zentral nuklearren bizitza luzatzea (Garoña, Ascó, Cofrents),helburua dauden baliabideei abantaila ateratzea baita , edo koke lantegiak (Petronorrena) ekoiztutako petrolioari gehiago ateratzea. Azken hau eta irizpide honen baitan dauden bestelako azpiegiturak (superportuan ere koke lantegia, nekazaritzako erregai lantegia eta ziklo konbinatuko zentrala proposatzen dituzte!) Ez hemen, ez inon filmean aztertzen dira.
Baina, aldi berean, ekoizpena areagotzen eta horretarako irtenbide gehiago bilatzen jarraitzen dute. Hori da elektrizitatearen kasua, eta proposatutako banaketa sare berriena (hain zuzen, La MAT filmak aztertzen duena, iaz Goi-tentsioak bezala).Eta transnazionalek haien mugak mugitzearekin batera, haien jarrera ere areagotzen dute (handikeria, harrokeria, indarkeria). Dorre handi berriak eraikitzen dituzte, baina biztanleriarekiko jarrerak okerrera egiten jarraitzen du, hainbeste lekutan aspalditik erakutsi dutenez.
Hori da The Pipe’n azaltzen den kasua: Shellek hainbeste lekutan bere jarrera txarra erakusteagatik ospetsu bihurtuta, berdin jarduten du (leku horietako bat Nigeria da, hain zuzen, aurten ere egitarauan sartuta). Horri, estatuaren konplizitatea ere gehitu behar diogu, kapitala,eta ez herria, ezta ingurumena ere, babesten baitu.
Hala ere, aurten baditugu estatua eta multinazionalak elkartzen dituzten kasu ugari, beti euren interesak defendatzeko eta herria eta ingurumenaren aurka egiteko. Hori da Peruko Operación Diabloren kasua, natura eta eskubideen aldeko ekintzaileen aurkako eragiketa . Hori erakusteko, lekuko eta errepresio horren biktima zuzen bat izango dugu gure artean.
Errepresioa, hemen ere ezaguna zaigu; oraingoan, batez ere, AHTren aurkako mugimenduan dauka jomuga, zenbait epaiketa abiatuta. Italiatik ere, azken egunotan Susa Haranean izandako sarekadaren berri izan dugu. Bai, hemengo egoera eta beste lurralde batzuetakoa elkartzea ere bada aurtengo EkoZinemadiaren helburua. Azken finean, helburu bera dago ingurumenari eragindako kaltearen atzean: etekina. Etekina eta errespetu eza. Aurten ere, geuk (Ekologistak Martxan) ekoiztutako film bat daukagu. Bertan, 6 gatazka desberdin lotzen dira: hemengo hiru eta beste herrialde batzuetako beste hiru, guztiak hemengo konpainiek bultzatuak.
Nigeria eta Indonesiako egoerak ikusgai
Honenbestez, aurten ere ordezkaritza anitza daukagu, bai Latinoamerika, bai Afrika eta Asiako filmak aurkeztuz. Aipamen berezia merezi du Sweet Crude filmak (‘Petrolio gozoa’,baita ‘gordin gozoa’ ere), Nigeriako egoera erakusten duena. Gai hau aspalditik erakutsi beharreko horietako bat da, baina zailtasuna material gabezian dago. Garrantzitsua da handik baitatorkigu gure energia ekoizteko erabiltzen dugun gas asko: 1995 eta 2010 artean, handik etorri zen euskal erkidegora inportaturiko gasaren %44. Eta gure energia ekoizpen gehiena ziklo konbinatuko zentraletan (gasa erabiltzen dutenak) oinarritu da azken urteotan: 2009an horrela ekoiztu zen EAEko %58,9. Alabaina, jakina da Nigeriako Nigerreko deltaren egoera: infernua; bai ingurumen aldetik, bai jendarteari dagokionez, errepresioa, indarkeria, pobrezia eta gosea baitira nagusi.
Antzeko egoera gertatzen ari da Indonesian, petrolioa ordezteko inposatu den nekazaritzako erregaien bidez. Han ere, ondorioa krudela da: lurrak lapurtu dituzte eta oihana suntsitu eta erre da. Urtero, 2,8 milioi hektarea oihan galtzen dira. Hau, ingurumenaren ikuspegitik, beste amesgaizto bat dugu, CO2 ekoizpena larriki biderkatu baita. Eta errepresioa eta indarkeria ere nagusi dira. Euskal Herrian badugu han gertatzen den egoeraren erantzukizuna, hemengo nekazaritzako erregaia hango oiloekin egiten baita: 2010ean 35.000 tona palmondo olio inportatu ziren EAEra, % 96 Indonesia urrunetik.
Egoera hauen guztien ondorioz inspirazio asko ere aurkituko dugu 6. EkoZinemaldian, esaterako, MAT geldiarazteko baso-ekintzaileak, edo Nigeriako MEND, edo Latinoamerika osoan meatzaritzaren aurka altxatu diren herrieak, edo Rossporten Shell eta bere babesleen aurka aritzen den komunitatea… edo hemengo egoera, triskantzak iraun badirauelako, baina erresistentziak ere bai!
Un año más, la comisión de Deuda Ecológica de Ekologistak Martxan se prepara para dar comienzo a la sexta edición del EKOZINEMALDI. Esta selección de películas internacionales sobre Deuda Ecológica, dará inicio el próximo día 20 de febrero y finalizará el 4 de marzo, periodo durante el cual recorrerá salas de diferentes regiones vascas.
El quiebre del sistema capitalista no sólo se percibe por la generalizada crisis económica en la que se están precipitando cada vez más países, si no también por una crisis de los recursos que, a fin de cuentas, es el límite físico que el planeta impone al avaricioso precepto del capitalismo basado en el crecimiento continuado y sostenido. Petróleo, gas, uranio, cobre, hierro, oro…, los recursos explotados para mantener este sistema enfermo, provienen de diferentes partes del mundo, y para su explotación, manufactura, distribución, consumo y desecho, se vulneran derechos sociales, se destruye ecosistemas sistemáticamente, y se malgasta energía y recursos inescrupulosamente, sin que las grandes y veloces sociedades de consumo tengan tiempo para asumir responsabilidades y someter a los principales agentes implicados a control legal, que proteja los derechos de la vida por encima de los privilegios privados.
A través del que ya es tradicional certamen de cine con temática de ecología social de Euskadi, la comisión de Deuda ecológica acerca las realidades de los pueblos explotados y los ecosistemas degradados en pos del crecimiento económico y el “desarrollo” de los países más adictos a la droga del consumismo.
A lo largo de dos semanas, desde el 20 de febrero al 4 de marzo, se proyectarán en Barakaldo, Basauri, Bilbao, Donostia, Irún, Lasarte, Leioa, Estella, Muskiz, Orereta, Tolosa y Usurbil, películas que nos hablarán de Nigeria, Bolivia, Argenitna, Guatemala, Indonesia, Irlanda, Brasil, Perú, Venezuela, Catalunya y Euskal Herria:
Bilbo (Ekoetxea)
|
Otsailak 22 Cuando la tierra llora + La MAT
|
Otsailak 23 Abuela Grillo The Pipe Palm Offf
|
Otsailak 29 Amanece Dignidad Sweet Crude
|
Martxoak 1 Ez hemen ez inon
|
“La MAT. A dónde nos lleva el progreso”
Javier Collado Reigadas y Ales Payas Felis, 2011, Cataluña 28,35´
La Mat, (Linea de Muy Alta Tensión eléctrica) ha sido combatida desde acciones legales hasta acciones más directas, como la primera ocupación de un bosque en el Estado. La nueva línea eléctrica de 440 KV atravesará la Península como parte de un anillo enérgetico atravesando Europa y el norte de Africa para dar salida a la sobreproducción española y a la de las nucleares francesas. Expropiaciones, destrucción de la naturaleza, impacto paisajístico, riesgos para la salud... y encima nos quieren convencer de que es totalmente indispensable para que la economía siga creciendo y el capitalismo funcionando.
“Amanece Dignidad”
Anna Castillo, 2011, Bolivia, Ecuador, Venezuela, Euskal Herria 30´
Desde hace décadas se afirma que la llegada de las multinacionales a América Latina impulsaría el progreso y la mejora de la calidad de vida de la población. Al contrario de lo esperado, han originado fuertes impactos sociales y ambientales. Así lo ha vivido Dominga en Bolivia, Gloria en Ecuador, y Norquis en Venezuela. Frente a estos impactos se han organizado con su comunidad para defender sus derechos y para exigir otros modelos de desarrollo que les permita tener una vida digna. Estas son sus historias.”
“Cuando la Tierra Llora. Operación Diablo” (2 sinopsiak, aukeratzeko 1)
Stephanie Boyd, Perú2010
Narra el acoso por parte de la compañía minera de extracción de oro más grande del mundo a los defensores de los derechos humanos que trabajan en la región. Esta es una muestra de los impactos sociales, ambientales y políticos de la extracción minera promovida y amparada por los estados y los Tratados de Libre Comercio.
“El Oro o la Vida”
Alvaro Revenga, 2011, Guatemala,57´
Actualmente Centro América sufre una invasión de empresas mineras transnacionales. Goldcorp es la compañía de oro canadiense con mayor expansión en el área. Durante los últimos años sus operaciones han provocado contaminación, enfermedades, muerte, división comunitaria y criminalización de la protesta social. En Honduras y El Salvador la indignación y la organización crecen cada día. En Guatemala más de 50 Pueblos Mayas han decidido poner freno a la expansión minera por medio de Consultas Comunitarias. Esta lucha apenas comienza!!!
“Palme off”
Basada en los testimonios de indígenas afectados por las plantaciones de aceite de palma en Indonesia, expone los impactos de estas plantaciones en su economía local, su medio ambiente, su cultura y en el porvenir de las generaciones futuras.
“Sweet Crude”
Sandy Cioffi (Nigeria/Canadá, 2009) 93’
La historia del delta del Níger en Nigeria , de las consecuencias humanas y ambientales como consecuencia de 50 años de extracción petrolera y de los jóvenes miembros de una insurrección de la que forma parte el Movimiento de Emancipación del Delta del Níger. La película nos muestra la humanidad que se esconde tras las estadísticas y el sensacionalismo periodístico de la región, da voz a los afectados e invita a la audiencia a conocer la verdadera historia.
“La Tubería”
Director: Risteard O'Domhnaill (Irlanda, 2010) 83´
Documental que narra la lucha de una pequeña población costera del noroeste de Irlanda cuya vida, de pronto, se ve perturbada por la instalación de una tubería de conducción de gas natural. A 80 kilómetros de la costa noroeste de Irlanda yace una enorme reserva de gas natural. Un consorcio de empresas liderado por la multinacional Shell, con la aprobación tácita del gobierno irlandés, empezó a desarrollar los planes de instalación de un conducto que transportaría ese gas.
“Sucumbíos, tierra sin mal”
Arturo Hortas (Ecuador, 2011)
A causa de los incuantificables daños en el medio ambiente provocados por Chevron-Texaco en la Amazonía grupos ecologistas y nativos amazónicos se sumergieron en una larga demanda legal. Los habitantes de esta tierra peregrinaban eternamente en busca de la “Tierra sin Mal”, lugar donde tuvieran abundancia de alimentos y paz entre sus gentes. En 2011 se cumple un siglo de la primera extracción de petróleo en Ecuador. En Sucumbíos comenzó en 1967, afectando a cinco nacionalidades indígenas. Una de ellas es el Pueblo Cofán
“La abuela grillo”
The Animation Workshop, Dinamarca y la Comunidad de Animadores Bolivianos (Bolivia, 2011) 12,42´
Corto de dibujos animados que presenta una adaptación del mito ayoreo (pueblo indígena del chaco boreal), haciendo que esta historia sea una fábula que trata un tema fundamental del mundo contemporáneo: la lucha de los pueblos en contra de la mercantilización del agua.
“La MAT. A dónde nos lleva el progreso”
Javier Collado Reigadas eta Ales Payas Felis, 2011, Katalunia 28,35´
MAT (Oso Goi-tentsioko Linea elektrikoa) bai legezko ekintzekin, bai zuzenekoago ekintzekin borrokatu da, esaterako, Estatuan baso bat lehen aldiz okupatuta. 440KWko linea elektrikoak Penintsula zeharkatuko du eraztun energetiko baten baitan, Europa eta Afrikako Iparraldea zeharkatuta Espainiako gehiegizko ekoizpenari eta Frantziako nuklearretakoari irteera emateko. Desjabetzeak, naturaren suntsipena, paisaiaren gaineko eragina, osasunerako arriskuak... eta, gainera, konbentzitu nahi gaituzte erabat nahitaezkoa dela ekonomikak hazten eta kapitalismoak funtzionatzen jarraitzeko.
“Amanece Dignidad”
Anna Castillo, 2011, Bolivia, Ekuador, Venezuela, Euskal Herria 30´
Duela zenbait hamarkada esaten da multinazionalak Latinoamerikara iritsitakoan aurrerakuntza sustatu eta biztanleriaren bizi-kalitatea hobetuko zutela. Aitzitik, gizarte eta ingurumen ondorio latzak sortu dituzte. Horrela bizi izan du Domingak Bolivian, Gloriak Ekuadorren eta Norquisek Venezuelan. Ondorio hauen aurrean, beren komunitateekin batera antolatu dira euren eskubideak defendatzeko eta bizimodu duina ahalbidetuko dieten bestelako garapen ereduak exijitzeko. Hauek dira beraien istorioak.
“Cuando la Tierra Llora. Operación Diablo” (2 sinopsiak, aukeratzeko 1)
Stephanie Boyd, Peru 2010
Urrea erauzteko munduko meatzaritzako enpresarik handienak eskualdean lan egiten duten giza eskubideen defendatzaileei egindako jazarpena kontatzen du. Film honek, estatuek eta Merkataritza Askeko Itunek sustatu eta babesturiko meatze-erauzketaren gizarte, ingurumen eta politika mailako ondorioak erakusten ditu.
“El Oro o la Vida”
Alvaro Revenga, 2011, Guatemala,57´
Egun, Erdialdeko Amerika meatzaritzako enpresa transnazionalen inbasioa jasaten ari da. Kanadako Goldcorp urre-enpresa da eremuan hedapenik handiena duena. Azken urteotan zehar, haren jarduerek kutsadura, gaixotasunak, heriotza, komunitatearen zatiketa eta protesta sozialaren kriminalizatzea eragin dituzte. Honduras eta El Salvadorren, sumina egunetik egunera hazten ari da. Guatemalan, 50 Herri Mayak baino gehiagok meatzaritzaren hedapenarekin bukatzea erabaki dute, Galdeketa Komunitarioen bidez. Borroka hau hasi baino ez da egin!
“Palme off”
Palma-olio plantazioek Indonesian kalteturiko indigenen testigantzetan oinarrituta, plantazio hauek haien tokiko ekonomian, ingurumenean, kulturan eta etorkizuneko belaunaldien geroan dituzten ondorioen berri ematen du.
“Sweet Crude”
Sandy Cioffi (Nigeria/Kanada, 2009) 93’
Nigerian, Nigerreko Deltaren historia, 50 urtez petrolioa erauzi izanaren giza eta ingurumen ondorioak eta Nigerreko Deltaren Emantzipazioaren Mugimendua baitan duen matxinada bateko kide gazteak. Filmak eskualdeko estatistika eta kazetaritza-
“La Tubería”
Zuzendaria: Risteard O'Domhnaill(Irlanda, 2010) 83´
Dokumentalak Irlandako ipar-ekialdeko kostaldeko herri txiki baten borroka kontatzen du, haien bizitza, bat-batean, gas naturala eroateko hodi baten ezarpenak aztoratzen duenean. Irlandako ipar-ekialdeko kostaldetik 80 kilometrora gas naturaleko erreserba erraldoi bat dago. Enpresa-patzuergo bat, Sheel buru, Irlandako gobernuaren isileko onarpenarekin, gas hori eroateko hodi bat ezartzeko planak garatzen hasi zen.
“Sucumbíos, tierra sin mal”
Arturo Hortas (Ekuador, 2011) Iraupena:---
Chevron-Texacok Amazonian sortutako ingurumen kalte zenbatezinen ondorioz, talde ekologistak eta Amazoniako natiboak lege-demanda luze batean murgildu ziren. Lurralde honetako biztanleak etengabe zebiltzan hara eta hona “Gaitzik gabeko Lurra”ren bila, elikagai asko eta jendearen artean bakea izango zituena. 2011n ehun urte bete ziren Ekuadorren lehen aldiz erauzi zenetik petrolioa. Sucumbíosen 1967an hasi zen, bost nazionalitate indigena kaltetuta. Horietako bat Pueblo Cofán da.
“La abuela grillo”
The Animation Workshop,Danimarka eta Animatzaile Boliviarren Komunitatea (Bolivia, 2011) 12,42´
Marrazki bizidunetako film laburrak ayoreo (chaco borealeko herri indigena) mitoaren moldaketa bat aurkezten du, istorioa alegia bihurtuta mundu garaikideko funtsezko gai bati heltzeko: uraren merkaturatzearen kontrako herrien borroka.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| mail.google.com_.jpeg | 99.56 KB |
Agenda
-
Larunbata, 2012, Maiatza 19 (Egun osoan)
-
Larunbata, 2012, Maiatza 19 (Egun osoan)
-
Igandea, 2012, Maiatza 20 - 12:00 - - 13:30
-
Asteazkena, 2012, Maiatza 23 - 19:00 - - 21:00
-
Osteguna, 2012, Maiatza 24 - 19:00















