Euskal Herria nazio kultural eta hizkuntz komunitate gisan
- Euskal kulturaren garapen osoaren eta euskarak hizkuntza ofizial moduan duen balioaren erabat alde gaude. Honek nahitaez dakar ekintza positibo ekimenak behar izatea hizkuntza gutxituaren –euskararen- alde, beste hizkuntza ofizialaren –gazteleraren- aurretik.
- Erabat arbuiatzen ditugu, balizko aukeratze eskubide baten aitzakiapean, euskararen aurrerapen eta garatzeari oztopo eta trabak jartzen dizkioten mugimenduak, bai gobernutik etorritakoak zein beste esparruetakoak.
- Euskal kulturaren sendotzea eta berau lortzeko eskuragarritasun osoa, modu moderno, natural eta eraginkorrean herriaren egunerokotasunean txertatuz, erakundeek batzuetan euskal kutluraren gainean zabaltzen duten irudi arkaiko eta antzinatiko hori saihestuz.
- Euskal gizartearen mailakako euskalduntzea lantzea, euskararen ezagutza maila guztietan helburu; ezagutzen ez dutenen eskutan ikasteko eta ezagutzeko tresnak jarriz.
Laburtuz, Euskal Herria kultural eta linguistikoaren osagaiak baieztatzeko, mailakako euskalduntzearen apustutik, euskal kultura egun daukan erabilera sozialetik harago eramateko eguneratuz.
Internazionalismoa
- Internazionalismoa
- Nazio auzia
- Nazio izaera eta ezkerraren eragina honen osaketan
- Erakunde politikoaren jarrera nazio eraikuntza, nortasuna eta herritargoaren inguruko eztabaidan
- Autodeterminazio edo erabakitze eskubidea
- Euskal Herria nazio kultural eta hizkuntz komunitate gisan
- Subiranotasun politikoaren aldarrikapena.
- ETA eta estatuaren indarkeriak desitxuraturiko nazio eraikuntza
- Lurraldetasuna














